XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOAN:


Bai, bufoia, entzun nire estuasunak
hona nire larritasunak.
Badut zera bat barne-muinetan,
jartzen didana barrena penatan.
Ez ote dut pauso okerra emango?
Neure buruaz eta bizitzaz kanpo?
Ez ote dira senar eta emazte
mundu beraren bi parte?
astrua duena hautatzaile,
soilik dateke maitean garaile,
betean eta hutsean elkar-osatzaile.
Baina kide ez direnak
badira bortxatzen,
holakoen batasuna
laster da eteten.
Eta haustura horrekin
balitz mundua amaituko,
inguruko oreka ere
bizkor da suntsituko,
izadi osoa ere
guztiz da apurtuko.
Hobe dut itxarotea biharrari,
ziur datorkidan izarrari.

BUFOIA:


Erokeria horren aurrean
hara bufoiak aholku eman:
jarri bihotzaren abaroan.

(Emaztegaiak sartzen dira.)

(Haien soinekoak zein baino zein ederragoak dira.)

(Lehenengo eta behin printzearen aurrean beheraino makurtzen dira.)

(Musika hasten da.)